XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ibilgetu materiala enpresak plantan eta ekipoan egindako inbertsioak dira, eta kostu-prezioan baloratzen dira.
Denboraren igarotzearekin inbertsio hauek balioa galduz doaz. Balio-galera hori ekitaldi bakoitzean galdu-irabazien kontura egozten dugun gastu bat gehiago da (amortizazioa, alegia).
Baina nola isladatzen dugu balio-galera hori egoera-balantzean? Ondorengo kontusailaren bidez:
Kontusail honek zeinu negatiboa dauka eta ibilgetu materialaren balio kontablea gutxitzen du, horrela zuzen baloratuta gera dadin.
Ibilgetu materialari amortizazioa kenduz gero enpresaren IBILGETUA izango dugu.
Lehengai erabilgarrien balioa da. Balorazio hau honela egiten da:
- Aurreko periodoko amaierako stocketik abiatzen gara.
- Periodo honetan erositako lehengaiak gehitzen ditugu.
- Kontsumitu diren lehengaien irteerak kentzen ditugu.
Produktu bukatu eta erabilgarrien balioa da. Balorazio hau honela egiten da:
- Aurreko periodoko amaierako stocketik abiatuko gara.